Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa
Filmak

Pelikulak

Proiekzio guztiak Vital Fundazioa Kulturunean egingo dira

(Bake kalea 5, 1. solairua Dendaraba, Vitoria-Gasteiz)

  • Una ballena
    viernes24
    01 / 2025

    19:30
    Sarrerak

    Una ballena

    Zuzendaria(k): Pablo Hernando

    Zinema-aretoetan estreinatu baino egun batzuk lehenago emango du Zinemasteak Pablo Hernando gasteiztar zinemagilearen Balea bat lana. Sitgeseko Fantasiazko Zinemaren Nazioarteko Jaialdian film onenaren sarirako izendatua izatetik dator lan hori.  

  • El bus de la vida
    sábado25
    01 / 2025

    16:45
    Sarrerak

    El bus de la vida

    Zuzendaria(k): Ibon Cormenzana

    Ibon Cormenzana bilbotar zinemagileak bere azken proposamena ekarri digu Zinemastea jaialdira. Benetako gertakarietan oinarritutako istorioa, Dani Rovira protagonista duena. Bizitzaren busera igotzeko prest?

  • Deviant
    sábado25
    01 / 2025

    19:30
    Sarrerak

    Deviant

    Zuzendaria(k): Daniel M. Caneiro
  • Nina
    domingo26
    01 / 2025

    19:30
    Sarrerak

    Nina

    Zuzendaria(k): Andrea Jaurrieta

    Zinemasteak ongietorria egingo dio Andrea Jaurrietari, Nina bere bigarren film luzearen eskutik baitatorkigu, western kutsukoa, baina kostaldeko herri batean kokatua. Patricia López Arnaiz protagonista duen anbizio handiko filma da.

  • Azken Erromantikoak
    lunes27
    01 / 2025

    19:30
    Sarrerak

    Azken Erromantikoak

    Zuzendaria(k): David Pérez Sañudo

    Bere lehenengo film luzearen eskutik (Ane, 2020), David Pérez Sañudok publikoak film luze onenari ematen dion saria lortu zuen. 4 urte geroago, zinemagilea Zinemasteara itzuliko da bere bigarren filma aurkezteko. Lortuko al du lehenengoak lortu zuen saria berrestea?

  • Soy Nevenka
    martes28
    01 / 2025

    19:30
    Sarrerak

    Soy Nevenka

    Zuzendaria(k): Icíar Bollaín

    Icíar Bollaín Soy Nevenka filmaren eskutik itzuliko da Zinemastera. Nevenka Fernándezen benetako kasuan sakontzen duen film luzea da, hau da, Espainiako politikan sexu-jazarpenaren inguruko lehenengo kasu publikoan. Sentsibilitatea eta zorroztasuna uztartzen ditu lanak, emakumeen eskubideen aldeko borrokan mugarri izan zen historiari ahotsa emateko.

  • La infiltrada
    miércoles29
    01 / 2025

    19:30
    Sarrerak

    La infiltrada

    Zuzendaria(k): Arantxa Echevarría

    Chinas filmak lortutako arrakastaren ondoren, Arantxa Echevarria thriller baten eskutik itzuliko da, benetako istorio zirraragarri batera hurbilduko gaituena. Carolina Yuste buru duen lanak milioi bat ikusle baino gehiagoren interesa piztu du zinema aretoetan.

  • Marco
    jueves30
    01 / 2025

    19:30
    Sarrerak

    Marco

    Zuzendaria(k): Jon Garaño y Aitor Arregi

    Jon Garañok eta Aitor Arregik beren ekoiztetxe Moriarti-ren lanak Zinemastean aurkezten dituzten bakoitzean, arrakastaren isla den aitzatespena lortzen dute. Euskal zinemagileak 5 urte geroago itzuliko dira Vital Fundazioa Kulturuneara Marco lanaren eskutik, zalantzarik gabe azken hilabeteetako film interesgarrienetakoa. 

  • Daniela Forever
    viernes31
    01 / 2025

    19:30
    Sarrerak

    Daniela Forever

    Zuzendaria(k): Nacho Vigalondo

    Nacho Vigalondok 2 film labur eman ditu Zinemastean, eta bere lehenengo film luzea, Los Cronocrímenes (2007). Ia bi hamarkada geroago, lan berriaren eskutik itzuli da: Daniela Forever.