Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa
Filmak

Daniela Forever

Zuzendaria(k): Nacho Vigalondo

Nacho Vigalondok 2 film labur eman ditu Zinemastean, eta bere lehenengo film luzea, Los Cronocrímenes (2007). Ia bi hamarkada geroago, lan berriaren eskutik itzuli da: Daniela Forever.

viernes31
01 / 2025

19:30 h.
Vital Fundazioa Kulturunea
SarrerakMugikortasun urriko eserlekuak erosteko jarri harremanetan Vital Fundazioarekin 945 776 858 telefonoan

Fitxa Teknikoa

ZUZENDARIA: Nacho Vigalondo

GIDOIA: Nacho Vigalondo

EKOIZLEA: Sayaka Producciones, Wrong Men, Mediacrest

ARGAZKILARITZA: Jon D. Domínguez

MUNTAIA: Carolina Martinez Urbina

MUSIKA: Hidrogenesse

ANTZEZLEAK: Henry Golding, Beatrice Grannò, Aura Garrido, Rubén Ochandiano y Nathalie Poza

IRAUPENA: 110 min.

HIZKUNTZA: Ingelesa. Azpitituluak gaztelaniaz 



Sinopsia

Bizitzak zentzu guztia galdu du Nicolasentzat Daniela neska-lagunaren galeraren ostean. Egun batean, bere ametsak kontrolatzea ahalbidetuko dion saiakuntza kliniko batean parte hartzera gonbidatuko dute, eta baietz esango du bere onera etortzeko itxaropenaz. Orain Nikolasek gauero egin dezake amets Danielarekin eta bere harremanari berriz ekin, inoiz baino era idilikoagoan. Ametsetan bada ere. Baina, amets horietan betiko galtzeko arriskua dago.

Nacho Vigalondo

Zuzendari, gidoilari eta aktore ezaguna da, bere estilo berritzaileagatik eta generoak nahasteko gaitasunagatik, hala nola zientzia fikzioa, thrillerra eta komedia. Bere ibilbidea 7:35 de la mañana (2003) film laburrarekin hasi zen, fikziozko film labur onenaren Oscar sarirako izendatua izan zen lan burutsua.

2007an, Los cronocrímenes lanaren eskutik egin zuen debuta Vigalondok film luzeen alorrean. Generoaren erreferente bihurtu den zientzia-fikziozko film goraipatua izan zen. Harrezkero, Extraterrestre (2011), Open Windows (2014) eta Colossal (2016) lanak zuzendu ditu.