Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa

Zinemastearen itxiera euskal zinema omenduko duen jaia izango da, urteko ekoizpen garrantzitsuenak sarituko ditu-eta. Jon Plazaola eta Maria Cruickshank arituko dira gidari amaiera ekitaldian, eta, aurten, protagonismo berezia emango zaio Arabari, agertoki zinematografiko den aldetik, azken aldian Lurraldean filmatu diren zenbait filmetako ordezkariek hartuko baitute parte. Hitzordu ikusgarri horretan ez da umorea faltako, Gorka Aginagalderen eskutik, ezta musika ere, Primital Brothersen emanaldiaren eskutik. Soinu onomatopeikoen bidez, ikus-entzunezkoekin konektatzen duen azpikultura oso bat sortzen duen ahots laukotea da talde hori, eta horren emaitza surrealismo, birtuosismo eta komediaren batuketa iradokitzailea da. Euskal eszenako aktore eta protagonista ugari bertaratuko dira gau-ekitaldira.

Hitzordua otsailaren 1ean izango da, 20:00etan, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, eta ikusle joateko gonbidapenak gaurtik aurrera lortu daitezke Vital Fundazioaren egoitzan, Kordoi Etxean (Aiztogile kalea, 24), lekuak agortu arte.