Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa

Vital Fundazioak, Zinemastearen antolatzaileak, funtsezko eginkizuna betetzen du Arabako eta Gasteizko zinemaren mundua sustatzeko eta babesteko, lurraldeko kultura-eskaintza aberasten duten hainbat ekimen antolatuz eta horietan lagunduz. 

Euskal Zinema Dokumentalaren Astea

Zinemasteatik eratorritako jaialdia izan zen sorreran Euskal Zinema Dokumentalaren Astea eta azken hilabeteetako euskal dokumentalik onenak ematen ditu urtero. 2024az geroztik, Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak herri bozketa bidez aukeratutako lan onena saritzen du, eta Zinemastearen galan ematen da sari hori.

iCOFF - Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia 

Azken urteotan sortua, Vital Fundazioa du babesle nagusi iCOFFek eta estatu mailan erreferentziazko jaialdi bihurtu nahi du, baita Gasteiz nazioarteko zinemagintzaren panoraman kokatu ere.

iCOFFen webgune ofiziala

Vital Fundazioa Mendi Tourra

Bilbao Mendi Film Festival abenturazko eta mendiko zinemaren nazioarteko jaialdiak urtero egiten du geldialdia Gasteizen, Vital Fundazioaren eskutik. Mendi Tourrak edizio bakoitzeko onena hurbiltzen du Vital Fundazioa Kulturuneara, eta zinema zale asko erakartzen ditu urtero.

Gaztefilm Fest

2017an sortu zen eta Vital Fundazioaren laguntza izan du hasieratik. Vitoria-Gasteizko Haur eta Gazteen Zinemaldia jaialdi berritzailea da; izan ere, haurrak proiektuaren eragile aktiboak dira, jaialdiaren fase guztietan hartzen baitute parte. Hiriko kultura agendan aisialdirako proposamen alternatibo bihurtu den proiektu aparta eta desberdina.

Gaztefilm Fest-en webgune ofiziala

Afrikaldia

Gasteizen egiten den Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiaren sustatzailea da Vital Fundazioa. Afrikako kulturen aniztasuna ikusaraztea du helburu jaialdi horrek eta, horrela, bizikidetza zailtzen duten aurreiritziak, estereotipoak eta/edo beldurrak indargabetzea. Zalantzarik gabe, kulturatik haratago doan jaialdia.

Afrikaldiaren webgune ofiziala

APIKA Audiovisual Project Lab

Audiovisual Project Lab delakoa Euskadiko ikus-entzunezko ekoiztetxeen kudeaketa hobetzen laguntzeko eta babesteko programa bat da, ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena bultzatzera, sortzen ari den talentua sustatzera eta ikus-entzunezko sarea dinamizatzera bideratua. 

Apika Lab-ek gidoiaren behin betiko bertsioa idazteko eta bere proiektuen ekoizpenaren estrategia aurrera eramateko laguntza eskaintzen du, baita bere proiektuaren aurkezpen egokia egiteko orientazio pertsonalizatua ere. 

Apika Audiovisual Project Lab-i buruzko informazio gehiago

Ikus-entzunezko sektorean espezializatutako profesionalen prestakuntza Araban  

Vital Fundazioak, APIKAren eskutik, gure lurraldean ikus-entzunezkoen sektorean nolabait aritu nahi duten pertsona guztiei zuzendutako prestakuntzak eskaintzen ditu.  

Prestakuntza laburrak, oso praktikoak eta zehatzak dira, zeregin espezifikoei buruzkoak, eta, aldi berean, profesionalen eta parte-hartzaile berrien arteko harremana eta harreman-sarea sustatzen laguntzen dute. 

Ikus-entzunezko ekoizpenetarako laguntza

Vital Fundazioak Araban eragina duten ikus-entzunezko proiektuak garatzeko laguntzak ematen ditu, bai gure lurraldeko profesionalen parte-hartzeagatik, bai bertan egindako inbertsioagatik. 

Gure laguntza, 30.000 eurorainokoa, film zinematografikoetarako (film luzeak), telebistarako filmetarako nahiz telesailetarako da. Gainera, 3.000 eurorainoko laguntzak ditugu film labur berriak garatzeko.

Ideiaren bat duzu? Entzuteko prest gaituzu.