Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa
Premiados en Zinemastea 2025

2024az geroztik, Zinemasteak bost kategoria nagusitan hautatutako filmen talentu zinematografikoa saritzen du. Zinemaren munduari lotutako pertsona ospetsuek osatutako epaimahai batek baloratuko ditu lehian dauden lanak, eta edizio bakoitzeko onena nabarmentzen duten sariak emango ditu.

Baina, Zinemastearen espiritua ez da epaimahaiaren eskuetan geratzen, huts-hutsean. Emanaldi bakoitzeko benetako protagonistek, hau da, jaialdira bertaratzen direnek herri-epaimahai handi batean parte hartzeko aukera dute. Bere botoek ikusleek film onenari ematen dioten saria erabakitzen dute, horrela islatzen du jaialdiak bertaratzen direnekin duen lotura. Aipatzekoa da, halaber, Gutako Bat saria, zinemarekin nolabaiteko lotura duten arabarrak aintzatetsi nahi dituena.

Zinemastearen sarien kategoriak honako hauek dira: 

Zinemastea saria film onenari

Azken edizioko irabazlea: Arantxa Echevarríaren 'La infiltrada'


Zinemastea saria zuzendaritza onenari

Azken edizioko irabazlea: Nacho Vigalondo, 'Daniela Forever' lanagatik


Zinemastea saria gidoi onenari

Azken edizioko irabazleak: Nacho Vigalondo, 'Daniela Forever' lanagatik


Zinemastea saria interpretazio nagusi onenari

Azken edizioko irabazlea: Miren Gaztañaga, 'Azken Erromantikoak' lanagatik


Zinemastea saria  antzeztaldeko interpretazio onenari

Azken edizioko irabazlea: Diego Anido, 'La infiltrada' lanagatik


Ikusleen Zinemastea saria film onenari

Azken edizioko irabazlea: Iciar Bollain-en 'Soy Nevenka'


Vital Fundazioaren Gutako Bat saria

Azken saritua: Estibaliz Urresola, euskal zinemari egion dion ekarpenagatik.