Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa
Filmak

Nina

Zuzendaria(k): Andrea Jaurrieta

Zinemasteak ongietorria egingo dio Andrea Jaurrietari, Nina bere bigarren film luzearen eskutik baitatorkigu, western kutsukoa, baina kostaldeko herri batean kokatua. Patricia López Arnaiz protagonista duen anbizio handiko filma da.

domingo26
01 / 2025

19:30 h.
Vital Fundazioa Kulturunea
SarrerakMugikortasun urriko eserlekuak erosteko jarri harremanetan Vital Fundazioarekin 945 776 858 telefonoan

Fitxa Teknikoa

ZUZENDARIA: Andrea Jaurrieta

GIDOIA: Andrea Jaurrieta

EKOIZLEA: BTeam Pictures, Irusoin, Lasai Producciones

ARGAZKILARITZA: Juli Carné Martorell

MUNTAIA: Miguel A. Trudu

MUSIKA: Zeltia Montes

ANTZEZLEAK: Patricia López Arnaiz, Darío Grandinetti, Aina Picarolo, Iñigo Aranburu

IRAUPENA: 105 min.

HIZKUNTZA: Gaztelaniaz

Sinopsia

Ninak haurtzaroko herrira itzultzea erabaki du, kostaldera, eskopeta bat daramala poltsan eta helburu finko batekin: Pedroz mendekatzea, herriak orain omendu egiten duen idazle ospetsuaz. Jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta Blas haurtzaroko lagunarekin berriz elkartzean, zalantzak iango ditu mendekua ote den aukera bakarra.

Andrea Jaurrieta

Zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da. Entresuelo (2008), S.E.D. (2009), Todos acabaremos solos (2011), A pleno sol (2012), Los años dirán (2013), Algunas aves vuelan solas (2016) eta Ballenas aplastadas por el hielo (2022) film laburrak zuzendu ditu. Zuzendaritza berri onenaren Goya sarirako izendapena lortu zuen Ana de día (2018) bere lehen filmarekin. Filmak 12 sari jaso zituen. Pedro Almodóvarren zuzendaritza-merezidun izan da eta kultura-erakundeetan erakutsitako hainbat bideo-lan egin ditu. Nina egilearen bigarren film luzea da eta Zilarrezko Biznaga Kritika Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi du Málagako jaialdian.