Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa
Filmak

Marco

Zuzendaria(k): Jon Garaño y Aitor Arregi

Jon Garañok eta Aitor Arregik beren ekoiztetxe Moriarti-ren lanak Zinemastean aurkezten dituzten bakoitzean, arrakastaren isla den aitzatespena lortzen dute. Euskal zinemagileak 5 urte geroago itzuliko dira Vital Fundazioa Kulturuneara Marco lanaren eskutik, zalantzarik gabe azken hilabeteetako film interesgarrienetakoa. 

jueves30
01 / 2025

19:30 h.
Vital Fundazioa Kulturunea
SarrerakMugikortasun urriko eserlekuak erosteko jarri harremanetan Vital Fundazioarekin 945 776 858 telefonoan

Fitxa Teknikoa

ZUZENDARIA: Jon Garaño, Aitor Arregi

GIDOIA: Jon Garaño, Aitor Arregi, Jorge Gil Munarriz, Jose Mari Goenaga

EKOIZLEA: Irusoin, Moriarti Produkzioak

ARGAZKILARITZA: Javier Agirre

MUNTAIA: Maialen Sarasua Oliden

MUSIKA: Aranzazu Calleja

ANTZEZLEAK: Eduard Fernández, Nathalie Poza

IRAUPENA: 101 min.

HIZKUNTZA: Katalana, gaztelania, ingelesa

Sinopsia

Enric Marco inoiz existitu gabeko deportatua izan zen, iritzi publikoaren eta bere familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizona: nazien kontzentrazio-esparru batean preso hartu zutela. Karismatikoa eta sinesgarria, Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente izateraino iritsi zen Marco, eta bertan, mirespena piztu zuen bere ustezko ausardia eta sufrimenduagatik. Harik eta egun batean historialari batek bere kontakizuna erabat faltsua dela jakin zuen arte.

Jon Garaño y Aitor Arregi

Zinemagileek Jose Mari Goenagarekin lan egiten dute Moriarti ekoiztetxean, eta hortik atera dira Lucio (2007), dokumental onenaren Goya sarietarako izendatua; 80 Egunean (2010); Loreak (2014), film onenaren Goya sarirako izendatua eta Oscar sarietan Espainiaren ordezkari gisa hautatua; Handia (2017), Epaimahaiaren Sari Berezia eta Irizar Saria Donostian, 10 Goya sariz gain; eta La trinchera infinita (2019), zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Irizar Saria eta bi Goya.