Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa
Filmak

La infiltrada

Zuzendaria(k): Arantxa Echevarría

Chinas filmak lortutako arrakastaren ondoren, Arantxa Echevarria thriller baten eskutik itzuliko da, benetako istorio zirraragarri batera hurbilduko gaituena. Carolina Yuste buru duen lanak milioi bat ikusle baino gehiagoren interesa piztu du zinema aretoetan.

miércoles29
01 / 2025

19:30 h.
Vital Fundazioa Kulturunea
SarrerakMugikortasun urriko eserlekuak erosteko jarri harremanetan Vital Fundazioarekin 945 776 858 telefonoan

Fitxa Teknikoa

ZUZENDARIA: Arantxa Echevarría

GIDOIA: Arantxa Echevarría, Amelia Mora

EKOIZLEA: Bowfinger International, Beta FictionSpain, Esto También Pasará, Mogambo, Film Factory Entertainment

ARGAZKILARITZA: Javier Salmones

MUNTAIA: Vicky Lammers 

MUSIKA: Fernando Velázquez

ANTZEZLEAK: Carolina Yuste, Luis Tosar, Iñigo Gastesi, Víctor Clavijo, Nausicaa Bonnín, Pepe Ocio.

IRAUPENA: 118 min.

HIZKUNTZA: Gaztelania, euskara

Sinopsia

Ezker abertzalearen giroan ETA talde terroristaren beste jarraitzaile gazte bat balitz bezala infiltratuta hainbat urte eman ondoren, polizia agente batek bilatzen ari dena lortuko du: ETA berarekin harremanetan jarri da. Bere etxean etakide bi hartzea behar dute, hainbat atentatu prestatzen ari dira-eta. Une horretatik aurrera, bere bizitzako misiorik zailena hasiko da: nagusiei aldizka informazioa ematea, bi terroristarekin bizi den bitartean; izan ere, terrorista horiek, inoiz berari buruzko susmorik badute, ez dute erailtzeko zalantzarik izango.

Arantxa Echevarría

Zuzendari, gidoigile eta ekoizle espainiarra da, historia sozialekin duen konpromisoak eta zineman duen begirada inklusiboak egin dute ezagun. 2018an egin zuen debuta film luzeen alorrean, Carmen y Lola filmaren eskutik. Ijito gazte lesbiana biren arteko harremana jorratzen du filmak, LGBTQ+ oztopoak hautsiz. Lan horrek Zuzendaritza Berri Onenaren Goya Saria ekarri zion eta nazioarteko aintzatespena hainbat jaialditan. Ondoren, beste film bi egin zituen, zuzendari. La Familia Perfecta (2021) eta Chinas, txinatar komunitateak Espainian bizi dituen esperientziak jorratzen dituen filma.