Zinemastea
Fundación Vital Fundazioa
Filmak

Soy Nevenka

Zuzendaria(k): Icíar Bollaín

Icíar Bollaín Soy Nevenka filmaren eskutik itzuliko da Zinemastera. Nevenka Fernándezen benetako kasuan sakontzen duen film luzea da, hau da, Espainiako politikan sexu-jazarpenaren inguruko lehenengo kasu publikoan. Sentsibilitatea eta zorroztasuna uztartzen ditu lanak, emakumeen eskubideen aldeko borrokan mugarri izan zen historiari ahotsa emateko.

martes28
01 / 2025

19:30 h.
SarrerakMugikortasun urriko eserlekuak erosteko jarri harremanetan Vital Fundazioarekin 945 776 858 telefonoan

Fitxa Teknikoa

ZUZENDARIA: Iciar Bollain

GIDOIA: Iciar Bollain Pérez-Minguez, Isa Campo Villar

EKOIZLEA: NVA Peli A.I.E, Kowalski Films, Feelgood Media

ARGAZKILARITZA: Gris Jordana

MUNTAIA: Nacho Ruiz Capillas

SOINUA: Iñaki Díez

ANTZEZLEAK: Mireia Oriol, Urko Olazabal

IRAUPENA: 117 min.

HIZKUNTZA:  Gaztelaniaz

Sinopsia

2000n, Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzi Nevenka Fernándezek jazarpen gupidagabea pairatu zuen arlo politikoan eta pertsonalean nahi zuena egitera ohituta zegoen gizon batengandik: udalerriko alkatea. Nevenkak badaki oso garesti ordaindu beharko duela salaketa jartzeko erabakia. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio honetako protagonista #metoo mugimenduaren aitzindari izan zen, itzal handiko politikari bat sexu- eta lan-jazarpenagatik epaitegietara eraman zuen lehen emakumea izanik.

Icíar Bollaín

Film hauek zuzendu ditu: Hola, ¿estás sola? (1996); Flores de otro mundo (1999); Te doy mis ojos (2003), zazpi Goya sariren irabazlea, non protagonistek Zilarrezko Maskor bana jaso zuten Donostian; Mataharis (Sail Ofi2007); También la lluvia (2009); En tierra extraña (2014); El olivo (2015), emakumezko aktore berri onenaren Goya saria; Yuli (2018), gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria Donostian; La boda de Rosa (2020), bi Goya sariren irabazlea, Epaimahaiaren Sari Bereziaz eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Biznagaz gain Málagan; eta Maixabel (2021), Euskal Zinemaren Irizar Saria eta hiru Goya sari.