Zinemastea

La infiltrada Arantxa Echevarría zuzendari bilbotarraren filmak irabazi du  Zinemastearen 41. edizio honetako epaimahaiaren saria. Lan horrek film onenaren saria eskuratu du eta Diego Anidok antzeztaldeko aktore onenaren saria jaso du. 

Ikusleek, bestalde, Iciar Bollain zuzendari duen Soy Nevenka lana aukeratu dute film onenaren atalean. Gainera, Vital Fundazioak Estibaliz Urresola zuzendariari eman dio Gutako Bat saria, Arabako zinemagintzako profesional gailena izateagatik, eta EiTBk sortu berria den Zinemastea Sari Berezi jaso du, euskal ikus-entzunezkoen sektoreari ematen dion laguntza saritzeko. Gorka Garciak, erakunde publikoko programa zuzendari eta zuzendari artistikoak, jaso du sari hori.

Una ballena, El bus de la vida, Deviant, Nina, Azken erromantikoak, Soy Nevenka, La infiltrada, Marco eta Daniela Forever filmen emanaldien ondoren, Zinemastearen 41. edizio honek amaiera bikaina izan du gaur, amaiera ekitaldiaren ospakizunean, euskal zinemako 2024ko profesional onenei sariak emateko agertokia izan baita. Jon Plazaolak eta María Cruickshankek aurkeztu dute amaiera ekitaldia eta Arabak izan du protagonismo berezia agertoki zinematografiko den aldetik, azkenaldian Lurraldean filmatu diren zenbait filmetako ordezkariek era parte-hartu baitute.

Arantxa Echevarría zuzendari duen thrillerrak sari bi (La infiltrada) lortu ditu, gainera, zinemetan milioi bat ikusle baino gehiagoren interesa piztu du eta Goya sarietarako hamahiru izendapen lortu ditu, baita Forqué sarietarako beste hiru ere. Azken horietan, Carolina Yustek emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zuen. Epaimahaiaren gainerako sariak honako hauek izan dira: Nacho Vigalondorentzat zuzendaritza onena eta gidoi onena (Daniela forever), eta Miren Gaztañagarentzat interpretazio nagusi onena (Azken erromantikoak). 

Epaimahia

41. edizio honetako epaimahiak honako hauen eskarmentua eta irizpideak izan ditu: Ginés García Millán, ospe handiko aktorea, antzerkian, zineman eta telebistan hiru hamarkada baino gehiagoko esperientzia duena; Inés París, zuzendari eta gidoilari gailena eta Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkarteko presidentea hainbat urtez; Ángela Armero, gidoilari, idazle eta zuzendaria, azken urteetako ekoizpen ospetsuenetako batzuetan parte hartu duena, hala nola Velvet, Hospital Central eta El tiempo entre costuras lanetan; Irene Arcos, batez ere Élite eta El embarcadero telesail arrakastatsuetan egindako paperengatik ezaguna; eta Luis E. Parés, zinema zuzendaria, Cineteca Mataderoko egungo zuzendari artistikoa, eta Espainiako Filmotekan eta Sevillako Zinema Europarraren Jaialdian ere lan egindakoa.