Zinemastea

Larunbat honetan, Zinemastearen 41. edizioak amaiera ekitaldia eta sari banaketa burutu zituen. Bigarren urtez jarraian, Europa biltzar jauregia euskal zinemaren epizentro bihurtu zen; izan ere, ekitaldi hori urtero izaten da gure zinemagintzaren indarraren erakustokia. Ekoizleak, zuzendariak, aktoreak eta sektoreko mota guztietako profesionalak bildu ziren ekitaldian, eta aurten, Araba proiektu zinematografikoetarako agertokirik onena dela azpimarratzea izan da helburu.

Luxuzko gonbidatuak izen ziren ekitaldian, besteak beste, David Pérez Sañudo, Elena Irureta, Mikel Losada, Ane Rot eta Assumpta Serna. Ez zen alfonbra gorria falta izan, eta bertan ikusi genituen Twin Melody zoragarriak, hitzorduko protagonistetako batzuk dudarik gabe. Musika animazioa Primital Brothers ahots laukotearen eskutik etorri zen eta umorea Gurutze Beitia zoragarriaren kontura izan zen.

Amaiera ekitaldian bizitakoaren argazki batzuk dituzue hemen. Edizio honetako sarien irabazleak ere hemen ezagutu ditzakezue.