Zinemastea

Vital Fundazioak ematen duen Gutako Bat sariak badu irabazlea: Estibaliz Urresola zuzendari laudioarra. Arabako zinemagintzako profesional esanguratsuen lana aitortzen du sariak eta larunbatean emango zaio Zinemastea, Euskal Zinemaren Festibalaren 41. edizioaren amaiera ekitaldian.

Ikus-entzunezko Komunikazioan, Edizioan eta Muntaiaren Teorian lizentziatua eta Zinema Zuzendaritzako Masterra nahiz Film Business-eko Masterra egin ditu Estibaliz Urresolak. Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkartean ekin zion bere ibilbideari, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan, eta, ondoren, BAINET telebistarako edukien ekoizlearen postprodukzio-arloko koordinatzaile lanetan aritu zen. Ibilbide laburra egin zuen zuzendari independente, eta ondoren, 2019an, SIRIMIRI FILMS bere ekoiztetxea sortu zuen.

Zuzendaria eta gidoigilea, bere filmografian hainbat lan nabarmendu daitezke, hala nola Adri, Voces de papel, Nor Nori Nork, Polvo somos, Cuerdas eta 20.000 erle espezie. Azken film horri esker sari ugari irabazi ditu, besteak beste, Zinemastearen 40. edizioan epaimahaiak film onenari emandako saria.

Zorionak, Esti!