Zinemastea

Aurten ere, Zinemasteak epaimahai profesionala izango du, eta epaimahai horrek emango die aitortza aurtengo edizioko lanik onenei. Gogoratu nahi dugu, joan den ediziotik, zinemaldiak 5 sari ematen dituela, film onena, gidoirik onena, zuzendaritzarik onena, aktore nagusi onena eta aktore-taldeko onena saritzeko.

Hauek dira Zinemastea 2025eko epaimahaiko kideak:   

  • Ginés García Millán aktorea
  • Irene Arcos aktorea
  • Inés París zuzendari eta gidoilaria
  • Angela Armero gidoilari, idazle eta zuzendaria
  • Luis E. Parés zuzendari artistikoa

Gainera, emanaldietako ikusleek, beren botoei esker, ikusleen Zinemastea saria emango diote film onenari. Azkenik, Vital Fundazioak sektorean lan egiten duten arabarren lana aitortzen jarraituko du Gutako Bat sariaren bidez.