Zinemastea

Zinemastearen aurtengo edizioari ekiteko egun gutxi batzuk baino ez dira falta. Gogoa pizten joateko, agian atzera begiratu eta aurreko ediziora hurbiltzeko une egokia izango da. 2024a mugarri izan zen ekitaldirako, eta erakustaldi izatetik epaimahai profesionala duen jaialdi osoa izatera igaro zen. Sari kopuruak gora egin zuen eta publikoak azken hitza izaten jarraitu zuen film onenaren sari herrikoia ematen baitu. 

Vital Fundazioa Kulturunea hainbat protagonista igaro ziren, hala nola Janet Novás eta Xinyi Ye aktoreak, baita zuzendariak ere, esaterako Félix Viscarret, Arantxa Echevarría eta Estibaliz Urresola. Zerrenda bat utzi dizugu Youtube-n, aurreko edizioan egin genizkien elkarrizketa guztiak bilduta.

Zinemastea 2024ko elkarrizketak

Ez dezagun amaiera ekitaldia ahaztu. Zinemastea 2024k gaualdi ahaztezin baten eskutik eman zion bukaera jaialdiari. Ekitaldi hartan sari banaketa egin zen, baita euskal zinemari lotutako jaialdiaren 40 urteen birpasa ere.

Hemen duzu egun hartan bizi izandakoaren laburpentxo bat.