Zinemastea

2021ean proiektua abiatu zenetik, Apika Audiovisual Project Lab-ek 101 proiektu ebaluatu ditu eta horietako 30 mentorizatu ditu. Bosgarren deialdian, Apika Audiovisual Project Lab-ek 27 proiektu jaso ditu, film laburrak, animazio eta fikziozko serieak, film luzeak eta dokumentalak barne, animaziozkoak zein fikziozkoak.

Duten kalitateagatik eta potentzialagatik, ikus-entzunezko 6 proiektu hauek aukeratu dira Apika Audiovisual Project Lab 2025erako:

  • ECPV Films, Marta Fresnillo eta Orbe Cinema-ren ANOCHECE (Fikziozko film luzea)
  • CSC Films-en LOS HIJOS DE ADÁN (Fikziozko film luzea)
  • Mirokutana-ren MORROI (Fikziozko film luzea)
  • Orlok Films-en SASIA / ZARZA (Fikziozko film luzea)
  • Gariza Films eta Nocturna ekoiztetxeen TEMBLOR (Fikziozko film luzea)
  • Baleuko-ren UTLANDSK (Fikziozko film luzea)

Apika Audiovisual Project Lab-en edizio honetan parte hartuko duten mentoreen artean, gidoiaren arloko Isa Campo, Miguel Machalski, Alicia Luna eta Juan Velarde nabarmendu behar. Beste pertsona ezagun batzuk ere nabarmendu daitezke, hala nola Gloria Peña (ekoizpena), Gonzalo G. Lobato (audientzien diseinua eta marketina), Felipe Jiménez eta Nazareth García Crespo, Marian Carniglia (pitching), Eduardo Vieitez (jasangarritasuna), Marta Alamillo (finantzaketa) eta Silvia Ruiz (aholkularitza juridikoa).

Vital Fundazioak bultzatutako proiektua da Apika Audiovisual Project Lab, eta ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena bultzatzea, sortzen ari den talentua sustatzea eta Arabako ikus-entzunezko sarea dinamizatzea du helburu.